XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8. MAKINAK ETA GIZAKIA n) Esplika ezazu ziriek (edo falkek) eta torlojuek plano inklinatuarekin duten erlazioa.

ñ) Diseina eta egizu makina konposatu bat palanka, polea eta plano inklinatuez baliatuz.

2.- MAKINAK GAUR EGUN Gero eta makina gehiago ditugu inguruan, gero eta modernoagoak eta konplexuagoak gainera, edozein lan errazago egiteko makinetara jotzen bait dugu.

Itxuraz gaurko makinen eta Arkimedesen polea eta palanken artean alde handia dago, baina arretaz aztertuz gero, diferentziak horren handiak ez direla konturatzen gara, makina modernoak, baita konplexuenak ere, makina sinpleetan oinarritzen bait dira.

Makina modernoetan halako moduan konbinatzen dira sinpleak, non erresistentzia gainditzeko indarra oso handia den.

Gainera indar eragilearen ordez, halako sistema konplikatuak sartu dira eta marruskadurak asko gutxitzea lortu da.

Guzti hori dela eta, gure makinek errendimendu oso handia dute.

Esate batera, automobil bat hartzen badugu, batera lan egiten duten sistema askoz osatutako makina, ikusiko dugu makina modernagoen ondoan palanka, polea eta plano inklinatu arruntak daudela (azeleratzailea, abiadura-kaxa, direkzioa, etab.), automobilak funtzionatzeko ezinbestekoak dituenak.

Bestalde makina sinpleak uste baino gehiago erabiltzen dira oraindik ere eta horren frogarik onena egunero darabiltzagun tresnetan dugu: Bihurkina, giltza ingelesa, aliketak, guraizeak, katua, ateko eskutokiak eta zerrailak makina sinpleak besterik ez dira, guk estudiatu ditugun oreka-baldintza eta legeak betetzen dutenak.

Gero eta handiagoa da mekanizazioa, gero eta makina handiagoak eta indartsuak egiten dira.

Eta horrek gure bizimodua erosoagoa eta lasaiagoa egin digu, baina arazo larriak ere ekarri dizkigu.

Arazo gorrienetakoa eskulana urritu egin duela asko; gizonaren ordez, makinak egiten bait du lana gero eta gehiago, nahiz eta honek beti izan beharko duen norbait aginduak emateko.

Beraz, makinak zenbait lan azkarrago eta hobeto egin arren, beti behar izango du gizonen bat atzetik aginduak emateko eta maneiatzeko.